Manifestua. Herri Palestinarrarekiko elkartasunaren aurkako kriminalizazioaren aurrean

Auzitegi Nazionalak, Herri Palestinarrari baliabide ekonomikoak bidaltzeagatik, auzipetutako Angeles Maestro eta beste bi kideen aurkako kausa ez artxibatzea erabaki du. Modu berean, Sumario Arrunta ireki du erakunde terroristarekin kolaboratzea leporatuz. Honen aurrean, behean sinatzen dugunok honakoa adierazten dugu:

• Hiru kideen aurkako inputazioak, erakunde terroristarekin kolaboratzeagatik, erabateko zilegitasun eza dauka. Israeldar Armadak suntsitutako osasun-eraikinak berreraikitzeko jasotako fondo ekonomikoetan du oinarria, halaber, 2014. eta 2015. urteetan, eraso horien ondorioz, milaka hildako eta zaurituak izan zirelarik. Kode Penalak aurreikusten dituen espetxe-zigorrak bi eta hamar urte artekoak dira eta bidalitako diru kopurua hirukoizten dituzten isunak.

• Leila Khaledi, Europar Batasunak erakunde terroristatzat jotzen duen Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen buruzagiari, aipatutako fondoak entregatzeagatik eta horren harira erabili duten aitzakia onartezina da. Leila Khaled bere herriaren erresistentziaren ikur bat da eta gonbidatua izan da maiztasunarekin – aipatutakoan bezela – Bartzelona eta Madril bezalako udaletxeengatik zein beste erakunde akademiko eta sozialengatik. Bisita horietan, herri palestinarraren borrokaren defentsan zein okupazio israeldarraren aurkako adierazpen publikoak egin ditu eta bere jarduna ez da inondik inora oztopatuta izan.

• Auzitegi Nazionalaren erabakia, Boikota, Desinbertsioak, Zigorrak (BDZ) mugimenduko erakunde eta kideen aurkako jazarpena bezela, gure jendartean hain hedatuak dauden herri palestinarrarekiko elkartasuna erakusten duten sentimendu zilegien aurkako atentatu bat da.

Ondorioz, eskatzen dugu:

• Kideen aurkako akusazio oro baztertzea, nola herri palestinarrarekiko elkartasun jardueren aurkako errepresio mota guztiak etetea.

• Estatu Espainiarrak, funtsean Estatu Israeldarrak bultzatutako iniziatiba juridikoak babesteari uztea, ez duela soilik herri palestinarraren aurka burutzen dituen sarraskiekiko inpunitatea lortzea nahi , baizik eta hauek salatzen dituzten ahotsak eta jarduerak isilaraztea ere bai.
Azkenik, edozein motatako erakunde sozial, sindikal eta politikoei, ez uzkurtzeko eta zilegi den herri palestinarrarekiko elkartasuna areagotzeko deialdia luzatzen diegu. Orobat, eure burua independientetzat jotzen duten hedabideei, Israelek Palestinaren aurkako erasoak zein honekiko elkartasunaren aurkako errepresioaren gaineko isiltasuna hautsi dezaten eskatzen diegu.

Egoera honi aurre egiteko laguntza ekonomikoa eskatzen dizuegu, sinetsita egonik egin behar zena egin genuela.

Herri palestinarra ez dago bakarrik eta elkartasun internazionalista gauzatzen dugunok ere ez.

Ondoko banku-kontuan laguntzen ahal da:

ES23 1491 0001 2130 00073309
Titularra: Angeles Maestro Martin

Elkartasun adierazpenak A. Maestro eta bi kideen aurkako inputazioaren aurrean